Errespetua, bizi kalitatea eta ongizatea

Kontzientzia eta justizia soziala

Gizarte-ekonomiaren esparruan, ekintza soziala balio humanista sakonetatik zabaltzeko asmoa duen gizarte-ekimeneko kooperatiba.

Profesional talde bat gara, eta garapen komunitarioaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren bisioa eta balioak partekatzen ditugu, gure jardueraren balio soziala eta kalitatea bermatuta.

Pertsonekin lan egiten dugu, eta gure helburu nagusia horiei arreta pertsonalizatua, jasangarria, integrala eta kalitate gorenekoa eskaintzea da; hala, garapen pertsonaleko prozesu bat bultzatzen ahaleginduko gara, pertsona horien autonomia sustatzeko eta haien ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko.

Artatutako pertsonak

Langileak

Bazkideak

Ibilbide urteak

Kooperatiba gisa, gure ikuspegiak pertsonak ditu ardatz, jabetza bateratuan eta modu demokratikoan bazkide guztiek zuzenduta, helburu komun bat asetzeko.

Kontzientziari eta justizia sozialari lehentasuna ematen diegu, gure funtzionamendua honako balio eta printzipio kooperatibo hauetan oinarrituta:

Afiliazio borondatezko eta irekia
Autonomia eta independentzia
Heziketa, formazioa eta informazioa
Kooperatibisten arteko lankidetza
Bazkideen kontrol demokratikoa
Bazkideen partaidetza ekonomikoa
Komunitate sentimendua
Lan elkartuko kooperatiba gara, ekimen sozialekoa, irabazi-asmorik gabekoa eta onura publikoko kooperatiba gisa aitortua. Ekonomia sozial eta solidario baten esparruan balio humanista sakonetatik ekintza soziala hazteko eta zabaltzeko anbizioarekin jaio ginen.

Gure
balioak

Kontzientzia eta justizia soziala
Bizi garen sistema ekonomikoan eta sozialean dauden desberdintasunen jatorri estrukturalaren jakitun gara, eta desberdintasun horiei aurre egin nahi diegu. Gure lana laguntza ematea, hezkuntzako esku hartze zuzena garatzea eta desberdintasun horiei begira komunitatea sentsibilizatzea da.
Erakunde publikoekin eta gizarte eragileekin lankidetzan aritzea
Ardatz publiko-kooperatibo-komunitarioaren barruan, gure ikuspegi berekoak diren administrazio publikoekin eta erakunde sozialekin elkarrizketarako eta sinergiak sortzeko gaitasunaz ari gara.
Profesionaltasuna
Gure ekintza gaitasun teknikotik egituratu behar da, esparru formal ebaluagarri baten barruan, kode deontologiko bati lotuta, eta zerbitzuarekin, kooperatibarekin eta komunitatearekin dugun konpromisotik abiatuta. Etengabeko prestakuntza ezinbesteko profesionaltasun elementutzat jotzen dugu, une oro aldatzen ari den gizarte baten beharrei erantzuten joan ahal izateko.
Berdintasuna
Genero ikuspegia zeharka agertu beharko litzateke Zabalduzen ekintza guztietan. Berdintasun Batzorde bat eta berdintasun plan bat ditugu. Hala ere, genero berdintasunetik harago doan berdintasunean sinesten dugu, eta egungo gizarteetan dagoen aniztasunari erantzungo dion berdintasuna ahalbidetuko duten ekintzak eta baldintzak sortzeko lan egiten dugu; hain zuzen, aukera berdintasuna, generoa, jatorria, sexu orientazioa, etab.
Errentagarritasun ekonomiko, sozietario eta soziala
Proiektuak jasangarria izan behar du langileentzat, kooperatibentzat eta gizarte ekintza abian jartzen den komunitatearentzat. Zabalduzek ez du irabazi-asmorik; kooperatibari eusteko eta hazteko behar den irabazi ekonomikorako marjina bilatzen du. Lanpostuen kooperatibizazioak masa sozial kooperatiboaren eta inguruneko ekonomia sozialaren hazkundea dakar.

Bogan Taldea bigarren mailako kooperatiba bat da. 2018an sortu zen, hausnarketa baten ondorioz, lurraldean errotutako enpresa eredu kooperatibo baten alde egiteko. BOGAN taldea elkarri konektatutako kooperatiba batzuek osatzen dugu, elkartasun balio, etika, posizionamendu, bisio eta eredu partekatuetan oinarrituta, zeinek kooperatiba bakoitzaren autonomia eta nortasun propioa zaintzearekin bateragarria den nortasun komuna sortzen duten.

Interkooperazioa hedatzen dugu taldearen barruan, maila humano, tekniko eta ekonomikoan sinergiak sortuz, enpresa mailan jasangarria den eredu kooperatibo batetik abiatuta, bere kooperatiben eraldaketa sozialerako gaitasuna indartuko duena; eta, kanpora begira, sozialki arduratsua den ikuspegi batetik antzeko balioak dituzten erakundeekin lankidetzan arituz, Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorea babesteko, sendotzeko eta duintzeko.