Ekimen propioko proiektuak

Ezagutza, esperientzia eta baliabide teknologikoak batzen ditugu, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko, gizartearen eskaerei irtenbide erreal eta eraginkorrak emango dizkieten proiektuak sortuz.

bertatik

Bertatik, hain zuzen, gizarteratze enpresa bat da, gizartean baztertuta dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duena, eta, aldi berean, tokiko elikagaiek Gipuzkoako etxe, enpresa edo jantokietako mahaietan gero eta presentzia handiagoa izan dezaten lan egiten duena, eskaintza zabal baten bidez.

batzen

Gazte Enplegurako Harrera Sistema da Batzen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Gizarteratze Sareko 16-23 urte bitarteko gazteak gizarteratzea eta laneratzea du helburu.

auzosare

Auzosare lankidetza publiko-komunitarioko proiektu berritzailea da, teknologia, esku hartze soziala eta aktibazio komunitarioa uztartzen dituena, bakardade egoera hauskorretan dauden pertsonen bizi kalitatea prebentzioaren ikuspegitik aurreikusi eta hobetzeko.