Gizarte zerbitzuak

Jarduera eremuak

Gure jarduera Gipuzkoan eta Nafarroako Foru Komunitatean garatzen dugu, eta gizarte eta hezkuntzako, gizarte eta laneko eta izaera psikosozialeko zerbitzu komunitario eta espezializatuak ematen ditugu.

ESKU-HARTE SOZIALA

SOZIOLABORALA

KOMUNITATEA

Egunero lan egiten dugu etengabe aldatzen ari diren beharretara egokituko diren erantzunak emateko.

Hezkuntza metodologia eta proiektu berriak diseinatzen ditugu, urteetan lantzen ari garen zerbitzu eta programetan berrikuntza txertatzeko asmoz, eta, era berean, behar berriei erantzuna emango dieten proiektu berriak sortzea bilatzen dugu, betiere arreta pertsonari eskainita.

Sareetan aktiboki parte hartzen dugu eta gure balioak partekatzen dituzten hurbileko erakundeekin lankidetza berriak sortzen ditugu. Zabalduz GEKEk lankidetza estua du Agintzari GEKErekin eta Hirube Koop.ekin, eta haiekin eta mugimendu kooperatiboko erakunde gehiagorekin partekatzen du bigarren mailako kooperatiba: Bogan Koop. Era berean, Olatukoop eta Erkideko kide da.

Era berean, Jóvenes e inclusión (Gazteak eta inklusioa) elkarteko kide ere bagara. Hain zuzen, haurrei eta gazteei laguntzen espezializatutako erakundeen estatuko elkartea da.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta mugaz gaindi (Pirinio Atlantikoetako eta Landetako departamentuetako beste eragile batzuekin) egiten diren hausnarketa, esperimentazio eta ezagutza kudeaketako ekimen berritzaileetan parte hartzen dugu, esku hartze soziala lantzeko.

ESKU-HARTZE SOZIALA

Esku hartze sozialaren eremuan lan egiten dugu, babesgabetasun egoeran dauden adingabeekin eta gizartean baztertuta dauden gazte eta helduekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio Sareko eta Nafarroako Foru Gobernuko Migrazio Politiketako Departamentuko hainbat baliabide kudeatzen ditugu.

Larrialdiko Harrera Zentroa, UBA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren larrialdiko harrera zentroa da. Bi programa bereizi garatzen ditu: laguntzarik ez duten adingabe migratzaileen larrialdiko harrera programa, eta familiako erreferentea izan baduten, baina larrialdi egoeran dauden adingabeei larrialdiko harrera egiteko programa.

Emantzipaziorako prestatzeko Segurako Zentroa
Haurrak eta Nerabeak Babesteko Zerbitzuaren egoitza baliabidea, Gipuzkoako Foru Aldundiarena. Zerbitzu hezitzailea da batez ere, eta artatutako adingabeen gaitasun pertsonalak eta harreman sozial eta komunitarioak sustatzera bideratuta dago argi eta garbi.
GazteOn SareLan. Helduarora igarotzeko laguntza programa
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako berrikuntza proiektu bat da, arazo pertsonal, familiar edo sozialak dituzten gazteen helduarorako trantsizioan laguntzeko. Gazteen autonomiaren garapena sustatzen duen programa da, eta komunitatean integratutako eta hausturarik gabeko arreta eredua eskaintzen du 16 eta 23 urte bitartekoentzat.
Gizarteratzen laguntzeko etxebizitza programa
Europar Batasunean integratutako talde etxebizitzen programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko eta gizarteratzeko Zerbitzuaren eskutik. Etxebizitza integratuen testuinguruan eskaintzen diren laguntzak izaera psikosozialeko zailtasunak edo gabeziak eta laguntza soziofamiliar nahikoak edo egokiak ez dituzten pertsonei zuzenduta daude, horiei guztiei ingurune komunitarioan parte hartze aktiboa izateko beharrezkoak diren bizimodu normalizatuetara pixkanaka iristea erraztuz.
TRAPEZISTAK
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sustatutako programa pilotu hau Euskadin bizi diren eta familia laguntzako sarerik ez duten gazteei zuzenduta dago, bizitza autonomorako bidean laguntzeko. Ibilbide pertsonalizatu eta integralen programa bat da, leihatila bakarreko, erantzukidetasuneko eta ikuspegi komunitarioko mekanismoen bidez.
Larrialdiko harrera zentroa, JUNKAL

Gipuzkoako Foru Aldundiaren larrialdiko harrera zentroa da. Familiako erreferentea duten eta larrialdi egoeran dauden adingabeei larrialdiko harrera egiteko programa.

SOZIOLABORALA

Gazteak eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten dugu, eta gizarte zerbitzuen sisteman dauden pertsonentzako hainbat programa eta zerbitzu garatzen ditugu, bai Gipuzkoako Foru Aldundikoak, bai udaletakoak. Ikuspegi sistemiko baten bidez, gizarte eta laneko erronkei heltzea bilatzen dugu, enplegu sozialeko ekosistemak dinamizatuz, baliabide berriak sortuz eta enplegua bilatzeko eta mantentzeko ibilbide pertsonalizatuak diseinatuz.

BATZEN, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema

batzen
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Babes eta Gizarteratze Sarean sartuta dauden gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko helburua du. Enplegu inklusiboaren bidez, dauden zerbitzu eta baliabideekiko osagarritasuna bilatuz, 16 eta 23 urte bitarteko gazteen bizitza independenterako trantsizio prozesuen arrakasta bultzatu nahi da. Horretarako, Gipuzkoako prestakuntza zentroen, hirugarren sektore sozialeko erakundeen eta garapen agentzien prestakuntza eta gizarte zein lan eskaintza aprobetxatuz, eta gizarteratzeko eskualdeko sareekin koordinatuta, gazteen enplegurako sistema malgu eta egonkor bat egituratu nahi da. Gipuzkoako enpresa guztiek egin ahal izango diote ekarpena BATZEN sistemari, Harrera Enpresa gisa. Proiektuak gazteen gizarte eta lan arloko gaitasunak eta lan motibazioa lantzeko ekimenak gauzatzea, gizarteratze eta laneratzeko prestakuntza ibilbide pertsonalizatuak garatzeko metodologia bat osatzea eta laneratzeko enpresa bat sortzea aurreikusten du.

Beterri-Buruntza eskualdeko enplegu sozialeko eta gizarteratzeko zein laneratzeko ekosistema dinamizatzeko zerbitzuaren kudeaketa.
Beterri-Buruntzako mankomunitateak egindako eskaeratik abiatuta, Enplegu Sozialeko ekosistemaren eta Gizarteratze eta Laneratze Zerbitzuaren kudeaketaz arduratzen gara. Proiektu honen esparruan, Enplegu Sozialean gobernantza eredu berritzaile bat dinamizatzeaz gain, gizarte eta laneko baliabide batzuen eta gizarte eta lan ibilbideen jarraipena kudeatzen dugu.
BERTATIK ELIKATUZ

bertatik

Gizarteratze enpresa, Zabalduzek sortua, Fede Pacha & Co-rekin lankidetzan. Alde batetik, Hernaniko eta inguruneko lehen sektoreko (nekazaritza-abeltzaintza) ekoizleei elikagaiak eraldatzeko zerbitzua eskaintzen die, eta, bestetik, enpresei sukalde eta jantoki zerbitzu integrala eskaintzen die.

KOMUNITATEA

Hautatu gabeko bakardade eta gizarte hauskortasun egoeran dauden pertsonen bizi kalitatea eta autonomia hobetzeko, aktibazio komunitarioko eta gizarte eta hezkuntza laguntzako programak garatzen ditugu hainbat udalerritan. Gainera, etxebizitza komunitarioak sortzeko eta dinamizatzeko proiektuak diseinatzen ditugu.

AUZOZAINTZA Sare Publiko-Komunitarioa, Hernani

auzosare

Hernani Burujabe ekimenaren barruan, AUZOZAINTZA Sare Publiko-Komunitarioa programa jarri dugu abian, Maitelan kooperatibarekin lankidetzan. Proiektu honen helburua da Hernanin hala nahi ez izanagatik bakardadean dauden adinekoen bizi kalitatea hobetzea, eta hiru jarduera ildo ditu: 1) Teknoadineko: Bakardade eta hauskortasun egoerak detektatu eta ezagutzeko, eta komunitatearen eta gizarte zerbitzuen aldetik erantzun eraginkorrak aktibatzeko aukera ematen duen informazio sistema; 2) Gizarte, hezkuntza eta komunitate laguntzako zerbitzua; eta 3) Gizarteratzeko eta laneratzeko zerbitzua.

HERRIA BIDELAGUN, Legorreta

auzosare

Hala nahi ez izanagatik bakardadean dauden pertsonentzako laguntza programa, komunitatearekin lankidetzan garatzen dena, eta artatutako pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburua duena. Helburu hori lortzeko, bi lan ildo nagusitan lan egiten da: batetik, hala nahi ez izanagatik bakardadean eta hauskortasun egoeran dauden pertsonak detektatzea, eta horrekin lotutako aktibazio komunitarioa egitea; eta, bestetik, gizarte eta hezkuntza laguntzako eta laguntza komunitarioko zerbitzua ematea.

ZAINTZADI Zaintza publiko-komunitarioko ekosistema, Oiartzun

auzosare

Proiektu honen bidez, nahi ez izanagatik bakardadean dauden adinekoen (+ 55 urte) bizi kalitatea hobetu nahi da, lankidetza publiko-komunitarioaren bidez. Helburu hori lortzeko, bi lan ildo lantzen dira: batetik, Teknoadineko, bakardade eta hauskortasun egoerak detektatu eta ezagutzeko, eta komunitatearen eta gizarte zerbitzuen aldetik erantzun eraginkorrak aktibatzeko aukera ematen duen informazio sistema; eta, bestetik, gizarte eta hezkuntza laguntzako zein komunitate laguntzako zerbitzua eskaintzea.

IZARRAITZ, adinekoen zaurgarritasuna goiz detektatzeko sistema komunitarioa, Zestoa

auzosare

Proiektu honen helburua da baliabide komunitario eta administratiboen detekzio goiztiarra eta bideratze goiztiarra erraztea Zestoako udalerrian zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei, batez ere antzemateko zailak diren pertsonei eta egoerei, larritasun handiagoko egoeretara iritsi aurretik.

BIDELAGUN Etxebizitza komunitarioetan laguntzeko zerbitzua, Errenteria
Proiektu komunitarioa, helburutzat duena gazteen emantzipazioa erraztea. Bertan, alokairuan gela bat eskaintzen da beste gazte batzuekin partekatutako etxebizitza batean. Gazte horiek komunitateari zuzendutako ekintzak garatzeko konpromisoa hartzen dute, bizikidetza eta lankidetza sustatuz. Etxebizitza horretan, bertan bizi diren 26 pertsonetako bakoitzaren inplikazioa ezinbestekoa da, eta autogestioan eta erabakiak batzar bidez hartzean oinarritutako funtzionamendua du.
TXIRIKORDA, belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioa, Usurbil
Txirikorda, hain zuzen, belaunaldien arteko etxebizitza komunitario bat da, Usurbilgo Udalak sustatutakoa. Proiektu aitzindaria da Euskal Herrian. Bi arazori irtenbidea ematea du helburu, batez ere: alde batetik, gazteek Usurbilgo herrian etxebizitza bat lortzeko dituzten zailtasunak, eta, bestetik, hala nahi ez izanagatik bakardade egoeran dauden adinekoak eta etxebizitzen irisgarritasun falta.