Ekimen propioko proiektuak
Ezagutza, esperientzia eta baliabide teknologikoak batzen ditugu, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko, gizartearen eskaerei irtenbide erreal eta eraginkorrak emango dizkieten proiektuak sortuz.
Bertatik, hain zuzen, gizarteratze enpresa bat da, gizartean baztertuta dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duena, eta, aldi berean, tokiko elikagaiek Gipuzkoako etxe, enpresa edo jantokietako mahaietan gero eta presentzia handiagoa izan dezaten lan egiten duena, eskaintza zabal baten bidez.
Elkar zaintza eta elkarlan publiko-komunitarioa aktibatzeko programa berritzailea. Hauskortasun sozial egoeran aurkitzen diren pertsonei, ikuspegi prebentibo batetik, aurrea hartzeko eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko teknologia, errealitatearen azterketa, aktibazio komunitarioa eta esku-hartze soziala uztartzen dituen egitasmoa da.
Mugaz gaindiko proiektu honek landa-eremuetako adinekoen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, baliabide soziosanitarioak lotzen dituen eredu berritzaile baten bidez eta Euskadin, Nafarroan, Akitania Berrian eta Okzitanian egindako esperientzia pilotuetan irtenbideak probatuz.
Epea: 2024/01/01 – 2026/12/31
Kostu osoa: 1.897.357,53 €
POCTEFA laguntza: 1.233.279,10 €
Desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa errazteko helburuz, Sorginlore gizarte elkartea, Ikertze kultur elkartearekin eta Ikaslan Gipuzkoarekin aliantzan ekinbat! erronkan ari gara lanean.
Gure kasuan, eragileekinbat! proiektua ari gara garatzen, non desabantaila egoeran dauden gazteak emantzipatzeko baliabide eta laguntzen gida sortuko dugun.
Babesleak: Kutxa Fundazioko: Desafio ekosozialaretarko aliantzak eta Gipuzkoako Foru Aldundia: Gipuzkoa Taldean 2024 – Proiektu esperimentalak
Limes sozialki konprometitua dagoen agentzia da. Gipuzkoako etxebizitza-sistema publikoa indartzen duen zubi bat, dinamikoa eta arima soziala duena.
Egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzen zaildutako esperientziatik sortua, jakin bait dakigu, etxea teilatu bat izatetik haratago, egonkortasuna, duintasuna eta inklusioa dela.








