Ohar legala

2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoak (aurrerantzean, DBEO), 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, ZABALDUZ KOOP. E.k informazio hau emango du kontsultak egiten dituzten edo informazioa eskatzen duten pertsonen datu pertsonalen tratamenduari buruz.

Lege ohar honek (aurrerantzean, “Lege Oharra”) ZABALDUZ KOOP. E.ren Interneteko https://www.boganlan.eus webgune zerbitzuaren erabilera arautzen du (aurrerantzean, “Webgunea”). Helbidea: Ibaiondo Industrialdea, 27. zk., 4. solairua, 20120, Gipuzkoa.

Legedia

ZABALDUZ KOOP. E. eta Webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, oro har, Espainiako legedi eta jurisdikzioaren menpe daude.

Alderdiek berariaz uko egiten diote legokiekeen foruari, eta berariaz jartzen dira Bilboko epaitegi eta auzitegien menpe, kontratu baldintza hauek interpretatzean edo betearaztean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da, eta onartzen du webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, ZABALDUZ KOOP. E.rekin merkataritza harremanik hastea. Webgunearen titularra ez dator beti bat bere kolaboratzaile sareak bertan emandako iritziekin. ZABALDUZ KOOP. E.k beretzat gordetzen du aldez aurretik jakinarazi gabe bere webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea, eta haren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak, bai eta zerbitzarietan horiek aurkezteko edo aurkitzeko moduak ere, aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunea osatzen duten elementu guztiak, bai eta horien egitura, diseinua, iturburu kodea, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainerako zeinu bereizgarriak ere, ZABALDUZ KOOP. E.ren edo bere kolaboratzaile sarearen titulartasunekoak dira, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen bidez babestuta daude.

Webgunean ageri diren irudiak eta bestelako elementu grafikoak ere dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen bidez daude babestuta.

ZABALDUZ KOOP. E.k espresuki debekatzen du “framingak” egitea edo hirugarrenek gure webguneen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatuko dituzten beste edozein mekanismo erabiltzea.

Edukien erabilerak lizentziamendu partikularra errespetatu beharko du. Horrela, guztiz debekatuta dago edukien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, jendaurreko jakinarazpena, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera, ZABALDUZ KOOP. E.ren aldez aurreko berariazko baimena izan ezean. ZABALDUZ KOOP. E.k baimena ematen du atariak emandako testuak eta edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzeko, betiere honako baldintza hauek guztiak betetzen badira:

• Edukien, dokumentuen edo grafikoen osotasunari eusten bazaio.

• Horien jatorri eta iturria ZABALDUZ KOOP. E. dela adierazten bada espresuki.

• Erabilera horren xedea edo helburua bat baldin badator Webgunearen helburuekin edota ZABALDUZ KOOP. E.ren jarduerarekin.

• Edukien, dokumentuen edo grafikoen osotasunari eusten bazaio.

• Horien jatorri eta iturria ZABALDUZ KOOP. E. dela adierazten bada espresuki.

• Erabilera horren xedea edo helburua bat baldin badator Webgunearen helburuekin edota ZABALDUZ KOOP. E.ren jarduerarekin.

Beste edozein erabilera ZABALDUZ KOOP. E.k jakinarazi eta baimendu beharko du, aldez aurretik eta berariaz.
Hirugarrenen produktuei eta zerbitzuei buruzko aipuei dagokienez, ZABALDUZ KOOP. E.k titularrei aitortzen dizkie jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak, eta ZABALDUZ KOOP. E.n aipatze edo agertze hutsak ez dakar horien gaineko eskubide edo erantzukizunik, ez eta babesik, babesletzarik edo gomendiorik ere.

ZABALDUZ KOOP. E.k hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzen dituela adierazten du; horregatik, gure webguneak haien eskubideak urratzen ari direla uste izanez gero, jarri harremanetan ZABALDUZ KOOP. E.rekin.

Erantzukizuna

ZABALDUZ KOOP. E.k ez du bermatzen webgunerako sarbidean edo edukian akatsik ez dagoenik, ezta hura eguneratuta dagoenik ere, nahiz eta ZABALDUZ KOOP. E.k bere ahaleginik handienak egingo dituen, hala badagokio, horiek saihesteko, zuzentzeko edo eguneratzeko.

ZABALDUZ KOOP. E.ren webguneetara sartzea eta horietan jasotako informazioa erabiltzea hori egiten duenaren erantzukizuna baino ez da izango.

ZABALDUZ KOOP. E.k ez ditu bere gain hartzen webgunea erabiltzen dutenen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea) edota bertan gordetako fitxategi edo dokumentuei eragin dakizkiekeen kalteak edo sor litezkeen segurtasun akatsak, webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabiltzen duen ordenagailuan birusa dagoelako, nabigatzaileak gaizki funtzionatzen duelako edo bertsio eguneratu gabeak erabiltzen direlako.

ZABALDUZ KOOP. E.k ez du erantzungo honako hauetan gordetako informazioaz eta edukiez (adierazpen gisa, baina ez modu mugatzailean): foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo beste batzuei ZABALDUZ KOOP. E.ren webguneetan edukiak modu independentean argitaratzeko aukera ematen dien beste edozein bitartekotan.

Hala ere, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen Legean xedatutakoa betez, ZABALDUZ KOOP. E. pertsona, agintari eta segurtasun indar guztien eskura jartzen da, eta aktiboki laguntzeko prest dago legedia nazional zein nazioartekoari, hirugarrenen eskubideei edo moralari eta ordena publikoari eragin diezaieketen eduki guztiak erretiratzen edo, hala badagokio, blokeatzen. Uste izanez gero webgunean badela sailkapen horretan jasotako edukiren bat, arren eskatzen dugu ZABALDUZ KOOP. E.rekin harremanetan jartzeko.

ZABALDUZ KOOP. Ek. ez du bere gain hartuko webguneetan agertzen diren posta elektronikoko helbideen bidez emandako erantzunen ardura, eta, beraz, ezin izango da, inola ere, erantzun horien ondorio juridiko loteslerik sortu.

Estekak edo hiperestekak

Gure Webguneetako estekak beste batzuen webguneetarako edukietara bideratuta egon daitezke. Esteka horien helburu bakarra da interesgarriak izan dakizkizukeen baliabideen Internet bidezko bilaketan laguntzea. Hala ere, orri horiek ez dira ZABALDUZ KOOP. E.renak, eta azken honek ez ditu edukiak berrikusten; horregatik, ZABALDUZ KOOP. E.k ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik gune horietan ager daitezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik. Eduki horiek informazio izaera baino ez dute izango, eta inola ere ez dute harremanik izango ZABALDUZ KOOP. E.ren eta eduki horien titular diren pertsonen edo erakundeen edo guneen titularren artean. ZABALDUZ KOOP. E.k ez du bere gain hartuko, ezta ere, estekatutako orrialdearen funtzionamenduaren erantzukizuna, edo han sartu edo erabiltzearen ondorioz eragin litezkeen kalteena.

ZABALDUZ KOOP. E.ren webgunerako estekek honako baldintza hauek errespetatu beharko dituzte:

• Esteka ezartzeak ez du esan nahi ZABALDUZ KOOP. E.k esteka egiten duen orrialdearekin inolako akordiorik, kontraturik, babesletzarik edo gomendiorik egingo duenik.

• Hiperesteka ezartzen duen webguneak ez du eduki ez-zilegi, diskriminatzaile, onartu ohi diren printzipio etikoen aurkako edo ordena publikoaren aurkako informaziorik izango, eta ez du hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik izango.

• ZABALDUZ KOOP. E.k bere webgunerako esteka bat kentzeko eska dezake, inolako arrazoirik alegatu behar izan gabe. Hala eginez gero, esteka jarri duen orrialdeak berehala kendu beharko du, hots, ZABALDUZ KOOP. E.ren jakinarazpena jaso bezain pronto.

• Ez du inola ere bermatuko hiperesteka ezartzeak eskain ditzakeen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna, eta ez da horien erantzule egingo. Erabiltzaileak bere erantzukizunpean hartu beharko ditu hiperestekaren webgunean sartzeak ekar ditzakeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.

• Hiperesteka ezartzen den webguneak ezin edukiko du ZABALDUZ KOOP. E.ri dagozkion marka, izen, logotipo, eslogan edo bestelako zeinu bereizgarririk, salbu eta zeinuak hiperestekaren beraren parte direnean edo ZABALDUZ KOOP. E.k aldez aurretik eta berariaz horien erabilera baimentzen duenean.