Pribatutasun politika

Dokumentu honetan, ZABALDUZ KOOP. E.k duen datu pertsonalak tratatzeko moduari buruzko eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera zeuk dauzkazun eskubideei buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu. 

Arduradunaren identifikazioa eta harremanetarako datuak

Enpresa sozial bat gara, gizartean esku hartzen dugu eta komunitatearen garapenean inplikatzen gara, bai proposamen berritzaileak abiaraziz bai kalitateko zerbitzuak kudeatuz, arazoak dituzten pertsonen eta kolektiboen behar sozialak gainditzea helburu. Jarduera horiek inplikatutako pertsonen datuen tratamendua eskatzen dute nahitaez. Datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, Pribatutasun Politika hau garatu dugu informatuta egoteko daukazun eskubidea betetzeko eta gardentasun printzipioa aplikatzeko. ZABALDUZ KOOP. E.rekin harremanetan jarri nahi izanez gero, egizu:

  • Aurrez aurre edo posta arruntez, egoitza zentralera joz. Helbidea: Ibaiondo Industrialdea, 27. zk., 4. solairua, 20120, Gipuzkoa.
  • Posta elektronikoz: zabalduz@zabalduz.eus
  • Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jarrita: zabalduz@zabalduz.eus

ZABALDUZ KOOP. E.k egindako tratamenduei buruzko informazioa

Webgune honetan arduradun gisa egindako tratamenduak.

TRATAMENDUAXEDEALEGITIMAZIOA
HARREMANETARAKO PERTSONAKHarremanen kudeaketaInteres legitimoa. Kontratu harremana.

ZABALDUZ KOOP. E.k, bere jarduera nagusia dela eta, bere gain hartzen ditu euskal herri administrazioetako gizarte zerbitzuei dagozkien zerbitzuak eta programak, bai eta ZABALDUZ KOOP. E.k batez ere lizitazio bidez eskuratzen dituen beste zerbitzu publiko batzuk ere.

Zure eskubideak erabiltzea

Jakinarazten dizugu eskubide hauek erabili ahal izango dituzula:

  1. Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, horietatik zeintzuk tratatzen ari diren eta haiekin egiten diren eragiketak zein diren ezagutzeko.
  2. Zuzentzeko eskubidea, datuak zehaztu gabe edo osatu gabe daudela uste baduzu.
  3. Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal denean.
  4. Datuen tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzazkoa denean, zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea; kasu horretan, datuak gorde ahal izango ditugu erreklamazioak egiteko edo horietatik defendatzeko.
  5. Zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, tratatzeko gaitzen gaituen lege oinarria interes legitimoa denean.
  6. Zure datu automatizatuen eramangarritasunerako eskubidea, baldin eta horiek tratatzeko gaitzen gaituen lege oinarria kontratu harreman bat edo zure baimena edukitzea bada.
  7. Emandako baimena ezeztatzeko eskubidea.

Eskubide horiek ZABALDUZ KOOP. E.ri eska dakizkioke, aurrez aipatu ditugun harremanetarako bideen bidez, eta, era berean, jakinarazten dizugu eskubidea duzula Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko, baldin eta zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez datuak babesteari buruzko legeria urratu dela uste baduzu.

Segurtasuna eta bermeak

Gure helburua da datu pertsonalak beti modu egokian eta legezkoan prozesatzea, datuak babesteko indarrean dauden printzipioen arabera. Horretarako, datuen konfidentzialtasuna bermatzen duten segurtasun neurriak ditugu, eta gure langileek eskatutako sekretu betebeharra betetzen dute. Gainera, sistemek eta tratamenduek datuen zifratzea, pseudonimizazioa –posible denean– eta arduradun gisa tratatzen ditugun datuen osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko egin behar ditugun kontrol egokiak jasotzen dituzte.

Datu pertsonalen indarraldia

Zure datuak lege aplikagarriak betetzeko beharrezkoak ditugun neurrian gordeko ditugu. Hala ere, zure datuak gehienez ere urtebetean gordeko ditugu, informazioa lehenago aldatzen ez baduzu behintzat. Zure datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak hasierako legezko helburuak lortzeko, datuak babesteko araudiaren arabera suntsitu egingo dira.

Nazioarteko transferentzia

ZABALDUZ KOOP. E.k ez dauka aurreikusita zure datu pertsonalen inolako nazioarteko transferentziarik egitea.

Estekak

ZABALDUZ KOOP. E.ren webguneak hiperestekak izan ditzake ZABALDUZ KOOP. E.k erabiltzen edo kontrolatzen ez dituen beste leku batzuetara. Horregatik, ZABALDUZ KOOP. E.k ez du bermatzen, ezta bere gain hartzen ere, webgune horietako edukien edo haien pribatutasun praktiken zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta gaurkotasuna. Mesedez, ZABALDUZ KOOP. E.rekin zerikusirik ez duten webgune horiei informazio pertsonala eman aurretik, kontuan izan horietan datuak babesteari dagokionez bete beharrekoa eta guk bete beharrekoa desberdinak izan daitezkeela.

Pribatutasun Politika eguneratzea

Baliteke ZABALDUZ KOOP. E.k Pribatutasun Politika hau eguneratu behar izatea. Horregatik, beharrezkoa da politika hau aldian behin, eta, ahal izanez gero, Webgunera sartzen zaren bakoitzean, berrikustea. Hartara, bildutako informazio motari eta haren tratamenduari buruzko informazio egokia izango duzu.